Kontraindikazioak detektatzeko testa

Jarduera fisiko erregularraren onurak bistakoak dira, horregatik pertsona gehiagok fisikoki aktibo izan beharko luke asteko egun guztietan. Ariketa fisikoa egitea oso segurua da herritar GEHIENENTZAT. Galdetegi honek esanen dizu fisikoki aktiboagoa izan baino lehen osasun-langile baten edo jarduera fisikoaren profesional baten aholkua behar duzun.

Mesedez, irakurri kontu handiz honako zazpi galdera hauek eta erantzun bakoitza zintzoki.

Zure medikuak noizbait esan dizu bihotz-gaixotasunen bat edo arteria-presio altua duzunik?
Atseden hartzean, eguneroko jarduerak egin bitartean edo jarduera fisikoa egitean bularreko mina sentitzen duzu?
Zorabioen ondorioz oreka galtzen duzu edo konortea galdu duzu azken 12 hilabeteetan?
Eritasun kroniko bat diagnostikatu dizute noizbait (bihotzeko gaixotasun bat edo arteria-presio altua kenduta)?
Gaur egun medikaziorik hartzen ari al zara eritasun kronikoren baterako?
Gaur egun baduzu (edo azken 12 hilabeteetan izan duzu) hezurretako, artikulazioetako edo lotailuetako arazorik, fisikoki aktiboagoa izatera iritsiz gero okerrera egin dezakeena?
Zure medikuak inoiz esan al dizu gainbegiratutako jarduera fisikoa bakarrik egin beharko zenukeela?

(1): Oinarrituta: Warburton DER, Jamnik VK, Bredin SSD, and Gledhill N on behalf of the PAR-Q+ Collaboration. The Physical Activity Readiness Questionnaire for Everyone (PAR-Q+) and Electronic Physical Activity Readiness Medical Examination (ePARmed-X+). Health & Fitness Journal of Canada, 4

(2):3-23, 2011. URL: http://eparmedx.com/wpcontent/
uploads/2013/03/January2020PARQPlusFillable.pdf (2019-11-01eko eguneraketa).