Aholku orokorrak

Lehena. Webgune honetako edukiak adin orotako pertsonei zuzenduta daude, gomendio eta baliabideak lau talderen arabera segmentatuz: 17 urtera arte, 18 eta 49 urte bitarte, 50 eta 69 urte bitarte eta 70 urtetik aurrera. Alabaina, adin-tarte horiek orientagarriak izanen dira, eta faktore nahiz baldintzatzaile pertsonalen arabera, pertsona batzuentzat erabilgarriago izan daiteke gomendatzen denaz bestelako kronologia duten baliabideak erabiltzea. Baloratu horrelako hautu partikularrak ariketa fisikoaren eta osasunaren inguruko profesionalekin (osasun-profesionalak, kirol zein ariketa fisikoarenhezitzaileak, eta abar).

Bigarrena. COVID 19aren ondoriozko gaixotasun biriko bat baduzu gaur egun, edo berriki sendatu bazara, osasun-profesional kualifikatu bati kontsultatu ariketa fisikoa egiteari berriz ekin aurretik. Izan ere, kasu jakin batzuetan kontraindikatuta egon daiteke. Esteka interesgarri batzuk:

  1. Madrilgo Infanta Sofía Ospitalaren ariketa fisikoak sintomarik gabeko pertsonentzat edo sintoma oso arinak dituztenentzat.
  2. Espainiako Kardiologia Elkartearen gomendioak.

Halaber, gida bakoitzean bestelako kontraindikazioak detektatzeko lagungarri den galdetegi bat izanen duzu eskura (PARQ + galdetegia). Edonola ere, desabantaila eta arazo txikiak dira, ariketa fisikoak eta kirolak osasunerako oro har dituzten onurekin alderatuta.

Hirugarrena. Ariketa fisikoko programa bati ekiten diozunean, dela modu antolatuan dela modu autonomoan, oso garrantzitsua da erregulartasunari eustea, horrek baldintzatzen baitu organismoan eragin nabarmenagoak eta egonkorragoak dituzten egokitzapen fisiologikoak gertatzea. Seguru asko, gehiegizko irregulartasuna osasungarria baino kaltegarriagoa da organismoarentzat; eta beti da hobea gutxi egitea, baina erregulartasunez (baita gomendioen azpitik ere), ezer ez egitea baino.

Laugarrena. Gida bakoitzak askotariko baliabideak eskaintzen ditu ariketa fisikoa eta kirola egunerokoan egiteko, profesionalen ikuskapenik gabe. Horregatik, gomendagarria da modu autonomoan egindako ariketa fisikoaz gain, aldi berean edo ez, kirol antolatuak ere egitea (Yoga, Pilates, Gimnasia, HIT, Karate, eta abarretako kirol ikastaroak). Oro har, antolatutako jarduera horrek programazio didaktiko zuzena bermatzen du, motibagarriagoa da eta helburu zehatzak izaten ditu; halaber, kontuan hartu beharreko osagai soziala dauka, arlo psikikoan eragiten duena (ariketa taldean egiten bada) eta jakina, “ariketa fisikoari” dagokionez OMEk gomendatutako gutxienekoak betetzen direla bermatzen du.

Bosgarrena. Ustekabean eta noizean behin, ariketa fisikoa egiten aritu ala ez, bat-bateko bihotz-geldialdiaren sintomak ager litezke. Jarduteko moduari buruzko oinarrizko ezagutza batzuk izateak bizitzak salba ditzake.

1.  Zer da bihotz-geldialdia eta nola jokatu?

2. Bihotz-biriketako bizkortzea (bideoa eta informazioa)

3. Iruñean eta beste toki batzuetan desfibriladoreak aurkitzeko App-a