Aukeratu zure erronka
Erronkak ariketa fisikoa egiteko proposamen zehatzak dira, webgune honetako baliabideren bat erabiliz dagokion adin-tartearen arabera.
17 URTE BITARTE
1. ERRONKA: HIRI-ESPAZIOAK KIROLERAKO ERABILTZEA
Kirol-erabilera eman Iruñeko hiri-espazio bati, aisiarekin eta kirolarekin lotutako bat-bateko erabilera emanez, errespetuz, gizabidez eta originaltasunez. Argitaratu argazki bat Twitterren edo Instagramen hiri espazioak kirol-erabilerarako “birziklatzen” edo “hackeatzen”, honako traola hau erabiliz: #minutuakzurekontagailurako
2. ERRONKA: TWIN MELODIES ERRONKA
Argitaratu Twiterren edo Instagramen, #minutuakzurekontagailurako traola erabiliz, minutu bat baino gutxiagoko bideo bat, mugitzea/ ariketa fisikoa egitea dakarren Twin Melodies-en Tik-Tok erronka-challenge bat egiten
18-49 URTE
1. ERRONKA: KIROL-ARTEA GPSAREKIN
Argitaratu zure maisulanaren irudi bat Twitterren edo Instagramen #minutuakzurekontagailurako traolarekin
2. ERRONKA: ERRUTINA-ARIKETA YOUTUBEKO ARIKETA FISIKOKO KANALEAN
Proposatu dizkizugun ariketa fisikoko Youtubeko kanaletako bat erabiliz, argitaratu Twitterren edo Instagramen, #minutuakzurekontagailurako traolarekin, minutu bat baino gutxiagoko bideo bat, errutinaren bat egiten
50-69 URTE
1. ERRONKA: ZURE “METROMINUTUKO” OHIKO IBILBIDEA
Argitaratu argazki bat Twitterren edo Instagramen #minutuakzurekontagailurako traolarekin, Iruñeko Metrominutun jasotzen direnen artean ohikoena duzun ibilbidea oinez egiten duzun bitartean
2. ERRONKA: BOOKCROSSER KIROLARIA
Argitaratu irudi bat Twitterren edo Instagramen #minutuakzurekontagailurako traolarekin, toki publiko batean egindakoa eta irakurriko duzun liburuarekin. Paseo bat eman beharko zenuke bertaraino iristeko
70 URTETIK GORA
1. ERRONKA: ZURE LEHEN PASEO EDO IBILALDIA ELKARTE BATEKIN
Argitaratu (edo argitaratzen lagundu diezazutela) argazki bat Twitterren edo Instagramen #minutuakzurekontagailurako traolarekin, Iruñean eta inguruan paseo edo ibilaldi osasungarriak sustatzen dituen Iruñeko elkarteren batekin egiten duzun lehen ibilaldian edo paseoan
2. ERRONKA: GORA BURU-ARGITASUNA
Desgaitasunen bat duen pertsona bat zaintzen baduzu, kontaguzu nola moldatzen zareten biok aldi berean ariketa fisikoa egiteko. Argitaratu argazki edo bideo bat, minutu bat baino gutxiagokoa, Twiterren edo Instagramen #minutuakzurekontagailurako traolarekin, zure proposamen burutsuaren inguruan