17 urte bitartekoendako ariketak

KONTUAN HARTU

Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen du, 5 eta 17 urte bitarteko pertsona guztientzat, gutxienez, egunean  intentsitate ertaineko edo biziko jarduera fisikoko 60 minutu metatzea. Gainera, astean 3 egunez gutxienez intentsitate biziko jarduera aerobikoak zein giharrak eta hezurrak indartzen dituzten jarduerak egitea. Ikastetxeetako Gorputz Hezkuntzako eskolak ez dira nahikoak, horregatik eskola-orduetatik kanpo kirol jardueraren bat egitea erabaki bikaina da.

Hala elikadura- eta lo-aztura desegokiak nola jarduera fisiko gutxi egitea funtsezko gakoetarikoak dira haur espainiarren % 23,3ek gehiegizko pisua eta % 17,3ek obesitatea edukitzeko. Egoera hori betikotzeak arriskuan jartzen du adingabeen egungo eta etorkizuneko osasuna.

Kontsultatu osasun-langileekin gida honetako proposamenak egiteko balizko kontraindikazio pertsonalik ote dagoen. 15 eta 17 urte bitarte badituzu, honako galdetegi motz honek kontraindikazio horiei antzematen lagundu zaitzake

Hemen aurkeztutako hainbat baliabideri dagokionez, Internetekoak izanez gero, baliteke guraso-kontrola beharrezkoa izatea . Honako gida hau kontsultatu laguntza gisa:

MARTXAN JARRI ZURE KONTAGAILUA

Etxean

AHAL DUZULARIK EZ ERABILI IGOGAILUA, ESKAILERETAN IBILI: Gutxienez astean hiru egunez igogailua erabili ordez eskaileretan ibili egun osoan zehar zure etxera igotzeko. Bazenekien apirilaren 29a "Igogailuak Ez" Nazioarteko Eguna dela?

PANTAILEN AURREAN EMATEN DUZUN DENBORA MURRIZTU (TB, ordenagailua, telefono mugikorrak, tabletak, bideo-jokoen kontsolak, etab.): Hemen kontsultatu ditzakezu 5 eta 17 urte bitarteko edozein pertsona aktiboagoa eta dinamikoagoa izateko zenbait gako, pantailen aurrean emandako denbora murrizteko trikimailuak eta errutinak barne. Pantailen aurrean gomendatutako denbora: a) 2 urte baino gutxiago (hobe ez egotea), b) 2-4 urte (egunean ordubete gehienez), eta c) 5 urtetik gora (egunean 2 ordu gehienez)

JOLAS AKTIBOAK OPARITU, EDO OPARITU DIEZAZKIZUTELA Jolas aktiboak jarduera psiko-motore dibertigarri eta estimulatzaileak dira Zure erosketa-zerrendan ezin dira falta punteria- eta zehaztasun-jokoak, oreka lantzekoak, joan-etorri eta jauzi kontrolatuak eskatzen dituztenak, dantzatzeko jokoak, eta kirol materiala zure kirolik gogokoena etxean edo kanpoan egiteko.

ZENBAT ETA DENBORA GUTXIAGO ESERITA, HOBE Haur eta gazteek jarduera sedentarioetan ematen duten denbora murriztu behar dute, batez ere pantailen aurrean pasatako aisialdia.

AKTIBOKI EREDU IZANEZ GERO, ERRAZAGO ERAKARRIKO DITUZU KIROLERA GEHIEN MAITE DITUZUNAK.  Bazenekien belaunaldi-faktorea (kirola egiten duten aita eta amak) erabakigarria dela 15 eta 24 urte bitarteko % 57,2 gazteetan?

Parkeetan, kaleetan, hiri-gimnasioetan, ...

HIRI-INGURUNEA AUKERA ANITZEKO KIROL GUNE BAT DA Hiri-gimnasioak, parkeak, hainbat pilotaleku eta beste hiri-espazio batzuk aukera ezin hobea dira modu autonomoan jarduera fisikoa egiteko, dohainik eta ia urteko edozein ordutan.

PARTE HARTU ETA LAGUNDU BEHARREZKOA DENEAN. Adingabekoekin, bultzatu eta parte hartu haien jolas-aktiboetan, horrek Iruñeak kirola egiteko dituen baliabideak hobeto aprobetxatzen laguntzen badie.

KALEKO ENTRENAMENDUA EDO STREET WORKOUT MUNDU OSOKO JOERA Kaleko entrenamendua aparteko alternatiba da pandemian zehar itxita egon den kiroldegietako espazioari, ofiziala ez den kirol modalitate berria izateaz gain.

FERIAKO BARRAKETAN KIROLAK BADU TOKIA Puzgarriak, ohe elastikoak eta trizikloendako zirkuituak gozamenez gorputza bizkortzeko aukerak dira. Motibatu itzazu horiek aukera ditzaten!

Nonbaitera bidean...

ZURE HANKAK BATERIA BAT BAINO HOBE Ahal duzun guztietan, erabili trizikloak, patinak, patineteak edo bizikletak mugitzeko, osasunerako berebiziko eragina baitute baterien edo erregai fosilen bidez bultzatutako edozein ibilgailurekin alderatuta. 

PASA ITZAZU IA EDOZEIN TOKITARA JOATEKO (ikastetxera, institutura, lagunekin egotera, senitartekoak bisitatzera, kirolgune edo kulturagune batera, etab.) PAUSOAK ZURE KONTAGAILURA Eguneroko gutxieneko helburua: 10.000 pauso edo egunean 30 minutu baino gehiago “zure hankekin” egindako joan-etorrietan